Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Goizueta

2019/06/23, igandea

Irurtzunen txapeldun, Apezetxea

Antton Apezetxea (eskuinean), Olaetxearekin, Irurtzungo txapela jantzita.
Antton Apezetxea (eskuinean), Olaetxearekin, Irurtzungo txapela jantzita.

Goizuetarrak, Olaetxearekin batean, 22-17 irabazi zuen

Antton Apezetxea goizuetarra txapela jantzita bueltatu zen Irurtzungo esku pilota txapelketatik, 22 urtez azpikoen mailan. Apezetxeak Olaetxearekin batera jokatu zuen, eta Ruiz de Larramendi eta Azkarraga izan zituzten aurrez aurre.

Lana ez zen makala izan, eta txukun aritu ziren pilotari guztiak, txapela janzteko grinari azkenera arte eutsita. Gogor borrokatuta, azkenean, Apezetexea eta Olaetxea gailendu ziren, bost tantoko aldearekin: 22-17.