Ikasturte bukaera, musika artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

2018-2019 ikasturtea bukatu berri dute Aralar Musika Esko­lako ikasle goizuetarrek, eta urtean zehar ikasi dutena guraso, eta herritarrei era­kus­teko emanaldia eskaini zuten pasa den ostiralean, udaletxe azpian. Hainbat instrumentu jo zituzten, hala nola saxofoia, trikitixa, gi­tarra... eta gaztetxoek ere, abesteko aukera izan zuten. Bertara­tutakoen txalo zaparrada artean esan zioten agur aurtengo ikasturteari, hurrengora arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!