Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Goizueta

2019/05/25, larunbata

Beste txapela bat, Iker Salaberriak

Ajangizko zazpigarren Pilota Txapelketa eta pilotari onenaren saria irabazi ditu.

Iker Salaberria ez da garaipenak lortzeaz asetzen. Aurre­ko igandean, beste txapela bat lortu zuen Cuai­ra­n atzelariarekin bikotea osa­tuz, lehenengo mailako afizionatuetan, Ajan­giz­ko (Biz­kaia) zazpigarren esku pi­lota txapelketan. Igan­de­an jo­katu zituzten finalak, eta goi­zuetarra ezin hobeto ari­tu zen, Corteseko (Nafarroa) atze­la­ri­ak ondo lagunduta. 22-11 irabazi zieten, nagusitasunez, Lerena eta Gar­tziari. Txapela janzteaz gainera, finaleko pilotari onena izendatu zuten Salaberria.


Pilota Gozo Txapelketa Azkarra, gaur arratsaldean

Gaur, berriz, Pilota Gozo Txa­pel­keta Azka­rra jokatuko dute, Goizuetan, 16:30etatik aurrera, Umore Ona elkarteak antolatuta. Herriko pilotariei ez ezik, kanpokoei ere irekia da, eta hasi aurretik eman beharko du­­te izena, parte hartu nahi du­­tenek; bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko dituzte. Baina, ondoren, saria jasoko du­te, txapelketako pilotari one­nek: opari «ederrak bezain ma­mitsuak» prestatu dituzte.