Mendi lasterketa luzea zuten larunbatean, Leitzan; Euskal Herriko Mendi Erronka, Euskal Herriko ultra distantziako txapelketa ere bazena: 67 kilometro, eta 3600 metroko desnibel positiboa. Eta ibilbide gogorrari, hotzari eta euriari aurre eginez, proba bukatzea lortu zuten Urumea bailarako lau korrikalarik.
Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen haien artean aurrenekoa helmugan, meritu haundiko 14garren postua lortuta, 7:31:15 denborarekin. Eta 20garren iritsi zen helmugara Unai Santamaria hernaniarra, 7:37:26 denboran.
Beste goizuetar batek ere osatu zuen lasterketa: Zigor Sagarduik 287garren bukatu zuen, 10:24:11 denborarekin. Eta Asier Izquierdo astigartarra ere izan zen helmugaratu zirenen artean, 401garren, 11:46:26 denboran.