?Pilota Gozo? txapelketa, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Pilota Gozo pilota txapelketa azkarra antolatu du Umore Ona elkarteak maiatzaren 25erako. Arratsaldeko 16:30etan hasita izanen da, frontoian. Hasi aurretik eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek; orduan, bikoteka 10 euro ordaindu beharko dituzte. Baina, ondoren, horrek ere, izanen du bere saria. Izan ere, opari ederrak bezain mamitsuak prestatu ditu Elkarteak txapeldunentzat. Gogorarazi dute goizuetarrek ez ezik, kanpokoek ere parte hartu dezaketela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!