Olano eta Uribe txapeldun, Goizutrailen

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 12a, 02:00

Eguraldia lagun, giro ede­rre­an ospatu zuten atzo, Goizu­trail mendi lasterketa. Guztira, 210 lagunek hartu zuten parte, hiru modalitate ezberdinetan: 25 kilometroko proba nagusia, 10 kilometroko laburra, eta bi­kotekakoa, bien artean 25eko ibilbidea osatuz.

Eta ibilbide luzean, Iñaki Olano altzotarra eta Rosa Uribe usurbildarra nagusitu ziren. Olanok (2:10:25), aurrea hartu zien Xabat Manzisidor azpei­tia­­rrari (2:12:09) eta Xuban Ezei­za urnietarrari (2:14:56). Ez zen urruti ibili, Hodei Lujanbio goi­zuetarra ere: zazpigarren hel­mugaratu zen (2:19:06). Uribek (2:51:01), berriz, alde haundia­goarekin irabazi zuen, Iratxe Alonso elgetarraren (3:17:23) eta Nerea Arriaga oriotarraren (3:24:29) aurretik.

Ibilbide laburrean, berriz, Aritz Mujika andoaindarra eta Ane Elzaurdia beratarra izan ziren nagusi. Narbarteko Jokin Arretxea eta Hondarribiako Na­cho Lopez izan zituen lagun Mujikak, podiumean; eta Al­mu­­dena Carvajal hernaniarra eta Leticia Ainhoa Arrillaga do­nos­tiarra, Elzaurdiak. Zigor Sagar­dui eta Maialen Apezetxea izan ziren, goizuetar onenak.

15 bikote, proba berrian

Binakako proba zen aurtengo nobedadea, eta 15 bikotek har­tu zuten parte: batek ibilbide laburra osatu, herrian erre­le­boa eman, eta besteak gaine­rako 15 kilometroak. Horrela, Jon Labaka urnietarra eta Mi­kel Leal irundarra izan ziren probako azkarrenak.

Hiru probetako sailkapen osoa, etziko Kronikan izango da ikusgai; maiatzaren 21ean, hain zuzen ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!