Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Goizueta Astigarraga

2019/04/21, igandea

Salaberriak jantzi du Goñi Memorialeko txapela

Iker Salaberria goizuetarrak irabazi zuen finala, Iker Elizegirekin, Hodei Exposito astigartarraren eta Iñigo Bikuñaren kontra (22-18). Hirugarren txapela du goizuetarrak, txapelketa horretan.

Ikuskizun ederra eskaini zu­ten asteazkenean, Zuma­rra­ga­ko Beloki frontoian, Iker Sala­be­rria goizuetarrak eta Hodei Expo­sito astigartarrak. Goñi Memorialeko finala zeukaten jokoan, eta azkenean, goizue­ta­rra nagusitu zen, Iker Elizegi asteasuarrarekin, Expositoren eta Iñigo Bikuña donos­tia­rra­ren kontra (22-18).

Irabazleek ez zuten partidu osoan agindu, hala ere. Hobeto ekin zioten Expositok eta Bi­ku­­ñak, eta baita tartea egin ere, markagailuan (2-7). Izan ere, atzean nagusi izan zen donos­tiarra, eta astigartarrak bikain asmatu zuen aurrean, bikote­kideak ematen zizkion auke­rak errematatzen.

Baina pixkanaka, parti­du­an sartu ziren Salaberria eta Eli­zegi. Asteasuarrak ondo eutsi zien atzean, bikote urdinaren erasoei, eta goizuetarrak, ezin hobeto aprobetxatu zituen au­rrean, izan zituen aukera apu­rrak. Horrela, 10-10 berdindu zuten partidua. Hortik aurre­ra, desesperatzen hasi ziren Exposito eta Bikuña pixka bat, ez baitzuten zulorik aurkitzen, tan­toak pilatzeko; eta horrek, eraman zituen akats gehiago egitera. Pixkanaka aurrea har­tu zuten gorriek, eta 22garren zenbakira iristea lortu.

Salaberriak, hirugarren txapela Goñi Memorialean

Asteazkeneko txapelarekin, da­goeneko hiru ditu Iker Sala­be­rria goizuetarrak, Goñi Memo­rialean. Izan ere, txapelketako lau t?erdikoa irabazi zuen 2016 urtean, eta aurten bezala, bina­kakoa 2017an ere.