Añorgan, Villavan eta Auzan, gaurko zitak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Hiru partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, esku pilotari goizuetarrek. Bi txapelketatan ariko dira: Añorgako Jose Manuel Iribar txapelketan, eta Nafar Jokoetan.

Oihan Legarreta eta Egoitz Elizegi infantilek jokatuko dute Añorgan, gaur 15:30etan hasita, Manterola eta Martin hernaniarren kontra.

Eta gaur jokatuko dituzte, Nafar Jokoetako bi partiduak ere: Auzan ariko dira Anartz Lujanbio eta Xanet Apezetxea alebinak, 11:00etan, Ariztegi anaien kontra; eta Villavan Josu Alsua eta Martin Gar­men­dia benjaminak, 11:30etan, Ura­bayen eta Olcozen kontra.

Ostegunean jokatu zituzten, benjaminen bi partidu: Adur Sagarduik eta Axel Sala­berriak 18-5 irabazi zieten Ji­menez eta Garateari; eta Mi­kel Zurutuzak eta Alize Sagar­duik 15-18 galdu zuten, Ruiz de Larri­naga eta Merinoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!