Atseden asteburua, pilotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Asteburu lasaia dute esku pi­lotari goizuetarrek, eta atseden hartuko dute gehienek. Are ge­hiago, Xanet Apezetxea alebinak bakarrik jokatuko du.

Bihar ariko da Apezetxea, Tafallan, Oberena taldeko Zu­laikarekin bikotea osatuz. Goi­zeko 10:00etan hasita, aurreneko partidua izango da beraiena, Tafallako torneoko aurreneko kanporaketakoa.

Datorren asteburuan, aldiz, Nafar Jokoen hirugarren fasea hasiko dute goizuetarrek, eta bost bikote ariko dira: benjaminetan, Mikel Zurutuza eta Alize Sagardui, Josu Alsua eta Mattin Garmendia, eta Adur Sagardui eta Axel Salaberria; alebinetan, Anartz Lujanbio eta Xanet Apezetxea; eta infantiletan, Oihan Legarreta eta Egoitz Elizegi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!