Salaberria eta Apezetxea, bikain

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

GoizuetakoO pilotariak bi­kain aritu dira aurreko aste­bu­ruan jokatutako txapelketa garrantzitsuetan. Umore Ona­ko Antton Ape­zetxeak beste garaipen bat lortu zuen Espainiako Fede­razioen arteko Txapelketan gazteen mailan. 

Banakako Gatezten kategorian, Josu Igoaren kontra, hiru partzialeko partidu gogorra jokatu zuen garaipena lortuz, 10-8/ 4-10 / 5-0.

Lezaman Salaberria txapeldun eta Apezetxea bigarren
Iker Salaberria txapeldun ge­ra­tu zen Lezamako Txapelketa entzutetsuan. Nagusien mailan Uri­ondorekin batera 22-13 garaitu zituzten Zubizarreta-Otaduy. 

Promesetan Apezetxea az­pi­txapeldun geratu da Os­ko­z­e­kin, finala 22-18 galdu eta ge­ro Alberdi-Azpitarteren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!