Bostekoa, goizuetarrek Mungian aurrez aurre izanen duten herri-kirol proba

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Programa berria aurkeztuko du hilaren 14an ETB1k: Bos­tekoa. Bertan, bost herri-kirol proba egin beharko di­tuzte parte-hartzaileek, eta he­rrika, elkarren kontra ari­ko dira. Goizuetako talde batek hartuko du parte, eta gaur grabatuko dute saioa, Mungian. 

Bertara joateko autobusa antolatu da, eta herri-kideak animatzera joango dira hain­bat lagun, Leitzari aurre egiteko lanetan animoak emateko.

Final laurdenak, aurrena
Saioa Etxarriko Aitor Zubieta pelotari ohiak aurkeztuko du, eta datorren ostegunean hasita, ostegunero ikusi ahal izanen da ETB 1en.

Denera, 8 herri ariko dira elkarren kontra: Goizueta-Leitza, Ibarra-Tolosa, Elo­rrio­-Abadiño eta Azpeitia-Errezil. Zuzenean final laurdenetan hasiko dira lehian, eta aurreneko erronka, finalerdieta­ra­ko sailkatzea izanen da. Fi­nala irabazten duenak 5.000 euro poltsikoratuko ditu.

Egin beharreko probak, berriz, Pentatlon Txapelke­ta­ko­ak izanen dira, hau da, bos­tekoa gainditu beharko dute: sokatira, 63 kiloko ha­rri­ari hamar altxaldi, 25 kiloko bi txinga eraman, bost moz­keta trontzan eta 470 kilo garraiatu, giza proban. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!