Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Goizueta
goizutrail

2019/02/02, larunbata

Goizutrail lasterketan izenematea irekita, bikoteka edo bakarka

Maiatzaren 11n izanen da aurten Goizutrail lasterketa; aurten, hiru modu izanen dira parte hartzeko: lasterketa motza, 10 kilometrokoa; lasterketa luzea; 25 kilometrokoa; eta bikotekakoa, 10 + 15 kilometrokoa. Azkeneko honetan, bikoteko partaide batek ibilbide motza (10km) eginen du eta aurreneko honek bukatutakoan, erreleboa pasako dio bigarren partaideari (azkeneko honek 15 kilometroko ibilbidea osatuko du).

Hiruetako edozeinetan parte hartzeko, dagoeneko eman daiteke izena, internet bidez. Hain zuzen, www.herrikrosa.eus webgunean jarri dute aukera. Inskripzio-kopurua betetzen ez bada, egunean bertan ere izanen da aukera apuntatzeko.