Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Goizueta
Umore Ona Txapelketa

2019/01/12, larunbata

Finalak, Hernaniko eta etxeko pilotariak tarteko

Gaur jokatuko dira lau mailetako finalak, Umore Ona Pilota Txapelketan.
Gaur jokatuko dira lau mailetako finalak, Umore Ona Pilota Txapelketan.

Apezetxeak jokatu du kimuetan, Epleko bikotearekin; hernaniarrek, haurretan.

Azaroan hasitako txapelketari gaur emanen diote bukaera, Goizuetan; goizeko 10:00etan hasita jokatuko dira Umore Ona Pilota Txapelketako finalak, eta tartean izanen da Apezetxea goizuetarra, kimuen mailan. Haurren mailan, berriz, Hernaniko bikotea ariko da Añorgakoaren kontra.
Denera, lau partidu jokatuko dira. Umeen mailan, Epleko E.Iturain eta O.Bergara ariko dira, Aurrerako A.Ugarte­men­dia eta E.Bidarten kontra. Ki­mu­etan, Apezetxea goizuetarra, Epleko Etxeberria lagun duela, Ilunpeko Labaka eta Ar­te­txeren kontra. Haurretan ari­ko den Hernaniko bikotea Des­kar­gak eta Alegriak osatuko du­te, eta Añorgako E.Oliden eta M.Bertiz izanen dituzte aurrez aurre. Azkenik, 22 urtez azpikoen mailan, Bergara eta An­doai­nen artekoa izanen da nor­ge­hi­a­­goka: Etxaniz-Gartzia, Etxe­zarreta eta Arrateren aurka

Finalerdietan aise irabazita, aurrera
Bi finalerdi jokatu dira, pasa diren bi asteetan, eta finalera iritsi diren goizuetar eta hernaniarrek dezenteko aldearekin irabazi zuten, finalerako txartela lortzeko.
Kimuen mailako goizuetarraren kasuan, 18 eta 9 irabazi zion Hernaniko Pascual eta Azpeitiak osatutako bikoteari, abenduaren 28ko finalerdietan. Ilunpe eta Epleren arteko lehian, berriz, umeen mailan, azken horiek izan ziren garaile, 18 eta 14, eta 22 urtez azpikoetan, finalerako txartelaik gabe geratu ziren Umore Onako Aiz­korbe eta Apezetxea, andoaindarren aurrean 22 eta 14 galduta.
Gaurko finalerako txartela lortu duten haurren mailako hernaniarrei dagokienez, Umo­re Onako Legarreta eta Eli­ze­­giri 18 eta 11 irabazita lortu zuten, lehengo asteko ostiralean. Hau­rren mailako finalerako beste txartela añorgarrek lortu zuten, Aurrerako bikoteari 18 eta 13 irabazita. Kimuetan, Ilun­pek irabazi zion Aurrerari 18 eta 4; umeetan Aurrerak, Bor­tzi­ri­etako bikoteari, 18 eta 17; eta 22 urtez azpikoetan Ber­garak, estu-estu, Buruzgaingo Gaskue eta Irurtzungo Olae­txeari: 22 eta 21.

Gazteenetik zaharrenera
Gaurko finalak jokatzen aurrenak gazteenak, umeak izanen dira; eta kimuak, haurrak eta 22 urtez azpikoak, segidan.