Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Goizueta
Esku Pilota

2018/09/29, larunbata

Erakustaldia Iker Salaberriak, Muebles Polque torneoan

Argazkia: Fundación Kantxa Pelotazale.
Argazkia: Fundación Kantxa Pelotazale.

Txapela jantzi zuen Beñat Garmendiarekin, finalean dena ondo egin ondoren, Zubizarreta eta Sarasaren kontra (22-10).

Gero eta maila haundiagoan, eta gero eta erakustaldi ederragoak eskaintzen jarraitzen du Iker Salaberria pilotari goizuetarrak. Aurreko larunbatean, beste behin, gozarazi egin zituen Labrit frontoira gerturatu ziren pilotazaleak: dena egin zuen ondo, eta Beñat Gar­mendia­re­kin batera, Muebles Polque torneo garrantzitsuko txa­pela jantzi zuen, Iraitz Zu­bi­zarreta eta Joseba Sa­rasari finala irabazita (22-10).

Goizuetarrak berak onartu zuen, txapelketako «partidurik konpletoena» jokatu zutela. Torneoan zehar gorabeheratsu aritu ondoren, bikain moldatu ziren elkarrekin, eta aurrean oso kontrario indartsuak zeuzkaten arren, aukerarik gabe utzi zituzten. Partidu gogorra eta luzea izan zen, hala ere: 489 pilotakada jo zituzten, 53 minutu iraun zituen lehian.
Ia hasieratik egin zuten ihes, Salaberriak eta Garmen­diak. Kontrarioek 4-0ekoa berdintzea lortu bazuten ere, zu­ze­nean joan ziren 12-4ra, eta ia erabakita utzi zuten finala. Berdinduagoa izan zen lehia hortik aurrera, baina gertura­tzeko aukerarik ere ez zuten izan kontrarioek.

Azkenean, bederatzi tanto eginda bukatu zuen goizuetarrak, hiru pilota galduta; Gar­mendiak, berriz, ez zuen huts bat bera ere egin.