Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Goizueta
Iskibiko BTT Zeharkaldia

2018/06/09, larunbata

«Giro bikaina izan genuen, gure errezu eta kandelek balio izan zuten!»

Artikutza inguruan ibili ziren partehartzaileak.
Artikutza inguruan ibili ziren partehartzaileak.

Oso pozik azaldu dira Iskibi kanpineko kideak, joan den igandeko BTT zeharkaldiarekin. «Giro bikaina izan genuen zeharkaldiak iraun bitartean, eta izugarrizko suertea eguraldiarekin; gure errezu eta kandelek balio izan zuten!». 173 partehartzaile izan ziren, gehienak gipuzkoarrak, eta guztiak izan ziren irabazle, «hori baita Iskibiren filosofia». Gainera, eskerrak eman nahi izan dizkiete, beste urtetan bezala lagundu zuten goizuetarrei eta suhiltzaileei: «zuek gabe, ezinezkoa izango genuke zeharkaldia antolatzea».