landa Eremuko Emakumeen Eguna izan zen aurreko asteartean, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Laga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Udalek.
Leitzan izan zen aurrenekoa, egunean bertan, eta Goizuetan eta Aranon aurrerago eginen dituzte.
Hala ere, Aranoko emakumeek aurrea hartu, eta asteartean bertan ospatu zuten eguna. 11 emakume elkartu ziren Maisuenean eta pelikula bat ikusi ondoren, etxetik ekarritako afaria elkarbanatu zuten denen artean.
Dokumentala, Goizuetan
Datorren ostiralean izanen du segida Goizuetan. Emakumeen lurra dokumentala jarriko dute 19:00etan, eta solasaldia izanen da gero. Eta bukatzeko, azaroaren 4tik 8ra bitarte Baratze Kritikoa erakusketa jarriko dute Maisuenean.