Herritar talde baten ekimenez eta Umore Ona elkartearen babesarekin, Garagardo Festa izanen da hurrengo larunbatean, gaur zortzi, 21:30etatik aurrera. 10 euroren truke, ondorengo menua eskainiko dute: entsalada, saltxitxak patata purearekin, txerri sahieskiak labean, postrea, kafea eta kopa. Horrez gain, garagardoa dastatzeko txartela ere eskuratu beharko da; 18 euroren truke, bost garagardo ezberdin edan ahal izanen dira: Otsaihen, Franziskaner, Leffe Blonde, Ago eta Oharas. Eneko eta Unairen trikitixa-hotsek jarriko dute giroa. Amaia kafetegian erosi ahal izanen dira txartelak.