Gertaera

Mendizale bat erreskatatu dute suhiltzaileek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 00:00
Mandoegin erreskatatu zuten mendizalea, suhiltzaileek.

Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazitakoaren arabera, larunbatean mendizale bat erreskatatu zuten Goizuetan, Mandoegin, hain zuzen. Paseoa ematera ateratako 63 urteko emakume batek tibia eta peronea hautsi zituen, estropozu egin eta erorita.

Erreskate kotxeek ezin zuten bertara iritsi, eta eguerdiko 14:00ak inguruan SOS Nafa­rroa­ra (112) deitu zuten. Nafarroako suhiltzaileak, Goizuetako suhiltzaile boluntarioek lagunduta, helikopteroan erreskatatu zuten mendizalea, eta Nafarroako Ospitalera eraman. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!