Autoenplegua sustatzeko, laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Norberaren kontura enplegua sustatu eta Goizuetan jarduera martxan jartzen dutenei laguntza ekonomikoa emanen die Udalak, irailaren 13ko NAOn (Nafarroako Aldizkari Ofiziala) argitaratutakoaren arabera.

Horrela, azken 24 hilabeteetan, hau da, 2017ko urriaren 1etik, jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrek laguntza jaso ahal izanen dute Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik. Eskaerak Udaleko erregistroan egin daitezke urriaren 30era arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!