Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Goizueta

2019/10/05, larunbata

Zabalik, autoenplegua sustatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

Goizuetan azken 24 hilabeteetan jarduera ekonomikoa martxan jarri dutenek ­dirulaguntza eskatu ahal izango dute.

goizteako Udalak ?Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza? onartu zuen (NAOn argitaratua 2019ko irailaren 13an).

Hori dela eta, dirulaguntza es­kuratu ahal izango dute Goi­zuetan norberaren kontura azken 24 hilabeteetan jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrek; hau da, 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emana duten bizilagunek.

Gizarte Segurantza eta Jar­duera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik emango zaie dirulaguntza. Es­kabideak aurkezteko epea hilabete guztian zehar lu­zatuko da, urriaren 1 eta urriaren 31 bitartean.