Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Sagardo Eguna gaur,?Donostian

Gipuzkoako 35 sagardo dastatu ahal izango dira; baita Euskal Sagardoa Jatorri Deituradunak ere. Omenaldia ere egingo zaie Lizeagatarrei.

Donostiako Euskal Jaien ba­rru­an, Kontxako Bandera jo­ka­tzeko egunaren bezperan, XXXIV. Sagardo Eguna egingo da Donostian. Gaur, 11:00etan ha­sita, Gipuzkoako Sagar­do­gi­le­en Elkarteko 35 sagardo dastatu ahal izango dira, Kons­ti­tu­zio Plazan. 


Dastaketa gidatu eta erakusketa

Egunari hasiera goizeko 11:00etan eman­go zaio, eta eguerdiko 14:00ak arte izango da aukera sagardoak dasta­tzeko.

Horien artean, bi dastatze gidatu ere egingo dira, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura du­ten sagardoak probatzeko. Eda­lontzia salmenta puntuan erosi eta plaza erdian jarriko den puntura gerturatu beharko da, parte hartzeko. Bertan erakutsiko da, baita ere, txertaketak nola egin, eta sagar mota desberdinak bereizten eta dastatzen ere ikasi ahal izango da.

Horrez gain, goizean zehar Sagardogintza, gure ofizioa erakusketa jarrita egongo da Konstituzio plazako eszenatoki aurrealdean. Sagarra bildu, jo eta tolare zaharrarekin au­rre­neko muztioa nola atera-tzen den ikusi ahal izango da bertan. Hain juxtu, muztioaren aurreneko tantak lortu be­zala, txalapartaren hotsarekin ja­kinaraziko da zukua prest da­goela, gerturatzen denari dastatzeko aukera emateko.

Omenaldia, Gabriel eta Joxe Mari Lizeagari

Eguerdi partean, 12:30etan, sagardogileen topa berezia egin­go da, eta baita omenaldia ere. Gipuzkoako Sa­gardo­gi­leen Elkartetik jakinarazi du­te­nez, «sagardogin­tzari zein Elkarte­a­ri eskainitako guztia eskertzeko» egingo zaie omenaldia, batetik, Asti­garragako Lizeaga sagardotegiko Gabriel eta Joxe Mari Lizeagari, eta, bestetik, Lasarte-Oriako Otegi sagardotegiko Joxe Mari Otegiri.

Hori guztiaz gain, sagardogintzaren sektorearen inguruko informazioa eman eta produktuak saltzeko denda ere jarriko da plazan, eta txalaparta, trikitixa eta panderoak jarriko dute giroa.