Urtero bezala, hainbat ikastaro eskainiko ditu Goizuetako Udalak, datorren ikasturtean zehar; eta orain dute proposamenak aurkezteko epea, ikastaroren bat eman nahi dutenek. Ostiralera arte izanen dute aukera, eta ikastaroaren deskribapen zehatza aurkeztu beharko dute, udaletxean: ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua... Beharrezkoa da autonomoa izatea.