Urtero bezala, 2019-2020 ikasturtean zehar ere hainbat ikastaro eskaini nahi ditu Goizuetako Udalak. Horretarako, lehendabizi ikastaroren bat emateko prest daudenen proposamenak jasoko ditu.
Hain zuzen, ikastaroren bat emateko prest daudenek izena emateko epea irekita daukate, irailaren 6ra arte. Zehaztu behar dute zein ikastaro emanen luketen, ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua den... Eta autonomoak izan behar dute.