azkenaurreko eguna izanen dute gaurkoa goizuetarrek. Bihar bukatuko dira fiestak, baina horren aurretik izanen dute zer dantzatua. Izan ere, dantza eta musikak garrantzia nabarmena izanen dute gaurkoan.
Entzierroarekin hasiko dute eguna, 08:00etan. Bi ordu pasa beharko dira erraldoiak eta buruhaundiak atera arte.
Igandea txarangak berotuko du herria, eguerdian, bazkaldu aurretik.
Arratsaldea mus txapelketarekin hasiko dute Ixkibi kanpinean. Aurreneko dantzaldia, ordea, ez da 18:30ak arte izanen; orduan eskainiko dute emanalditxoa Umore Ona dantza taldeko dantzariek.
Igandea txaranga aterako da, jarraian, herriak dantzan jarrai dezan, eta Gabezin taldeak hartuko dio erreleboa, gero. DJ Bull eta Igandea txarangarekin bukatuko dute eguna, parrandazaleenek.
08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.
11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak trikitilariekin.
12:00, Pilota partidak:
Gazteen artekoa: Egoitz Elizegi-Beñat Apezetxea, eta Oier Zabaleta-Mikel Leonet.
Lehendabiziko mailako afizionatuak: Iker Salaberria-Iker Elizegi, eta Olaizola III-Mariezkurrena.
13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.
17:00, XVI. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
18:30, Umore Ona dantza taldekoak plazan, Leitzako txistularien laguntzarekin.
Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.
19:30, Dantzaldia plazan, Gabezin taldearekin.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Dantzaldia plazan, Gabezin taldearekin.
Ondoren, DJ Bull ikastolan eta Igandea txaranga kaleetan zehar.