Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Goizueta

2019/08/14, asteazkena

«Gozatu, kontsumo arduratsua eginez eta jarrera parekideaz»

Igandea txarangak jarriko ditu aurreneko erritmoak eguerdian.
Igandea txarangak jarriko ditu aurreneko erritmoak eguerdian.

«Ongi pasatzeko, kalera ateratzeko edota herrira etortzeko gonbita» luzatu du Udalak aurtengo programaren sarreran.

Urtero bezala, aurtengo pro­gra­man ere mezua helarazi dio Udalak herritarrei: «badugu zer ospatua Goizuetan», eman dio­te hasiera. 

Horretarako, «egita­rau boro­bila osatu dugu Goizue­tako Uda­lak, eta herriko eragile eta tabernariek elkarlanean. Aur­ten, hain zuzen, Gazte Asan­bladak, Guraso Elkarteak, pre­so­en aldekoak, Udalak, Umore-Ona elkarteak eta tabernariak aritu dira buru-belarri egitaraua prestatzen. 

Egitarau hori aprobetxatu eta ondo pasatzeko gonbitea luzatu dute: «egunez nahiz ga­uez, ongi pasatzeko, kalera ate­ra­tzeko edota herrira etortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu herritar zein bisitari guztiei».

 «Egita­rau boro­bila osatu dugu Goizue­tako Uda­lak, eta herriko eragile eta tabernariek elkarlanean»

«Goza dezagun errespetuan!»

Pertsonen arteko errespetuaren aldeko mezua ere helarazi dute: «egun hauetan gozatu, beti ere kontsumo arduratsua eginez, eta jarrera parekideaz. Gaua eta parranda guztionak dira, hor­taz, goza dezagun errespe­tu­an!», adierazi dute.


Hainbat ohar, ere bai

Ohar batzuen berri ere eman dute. Besteak beste, Udalak ez dituela bere gain hartuko jai hauetan gertatu daitezkeen zorigaitzak, zezenetan barreren gainean ezin izanen dela eseri, eta entzierroetan parte hartze­ko, 16 urte baino gehiago izan behar direla.