Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Goizueta

2019/08/13, asteartea

32.553,69 euro, Goizuetako suhiltzaile bolondresentzat

180.000 euroko diru laguntza jaso dute Nafarroako 7 udalek, tartean Goizuetakoak. Gastu arruntak eta inbertsioak finantzatzeko izanen dira.

LEHENDAKARITZA sailak, Fun­tzio Publikoak, Barne eta Jus­ti­zi­ako Departamentuak 180.000 euro eman dizkie Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Izaba, Lesaka eta Luzaideko udalei suhiltzaile bolondresak finantzatzeko.

180.000 euroko laguntza hauetan, 159.000 euro gastu arruntetara bideratuko dira;  105.863,56 euro ohiko gastuetarako eta 53.136,44 euro ezohiko gastuetarako. Gainon­tzeko 21.552,27 euroak  inber­tsioetarako izanen dira. Goizuetari 32.553,69 euro egokitu zaizkio:  16.040 euro ohiko gastuetarako; 8.535,02 euro ezohiko gastuetarako; eta 7.978,67 euro inbertsioetarako izango dira, hain zuzen. 


133 bolondres Nafarroan 

Bolondres hauetatik gehiengoak Goizuetan daude, 31 ze­ha­zki. 24 Luzaiden, 21 Lesa­kan, 20 Leitzan, 13 Agoitzen, eta 12na, Beran eta Izaban. Hiriko zein basoko suteei aurre egiteko eta bilaketa nahiz erreskate lanetarako ekipamenduak eta baliabideak dituzte.

31 suhiltzaile bolondres daude Goizuetan, eta 102 mobilizazio egin zituzten aurreko urtean zehar. 


2018ko mobilizazioak

Aurreko urtean, 245 aldiz mo­bi­lizatu ziren, eta Goizue­ta­ko taldea gehiengoa izan zen, 102 mobilizazio egin zituzten, hain zuzen, an­bu­lantziaz e­gin­­dako 41 jo­an-etorriak barne.


Hitzarmena Udalekin 2016an

Lehendakaritza, Funtzio Pu­bliko, Barne eta Justiziako jarduneko kontseilaria den  María José Beaumontek, lankidetzan jarduteko esparru hitzarmena sinatu zuen duela hiru urte,  2016ko maiatzean, hainbat udalekin, haien artean Goizuetakoarekin. 

Hitzarmen honen bidez, Barneko Zuzendaritza Nagu­siak bere gain hartu zituen zenbait konpromiso, haien artean; laguntza ekonomikoak ematea. Honela, babes zibileko sisteman integratzeko aukera erraztuko zaie, eta suhiltzaile boluntarioen eragiketa-prozedurei, formakun­tzari, prebentzio eta dibulgazioko jardueretan parte har­tzea bultzatuko da. 

Ez­beha­rretan esku hartzeari buruzko ekintza koordinaturako gidalerroak ere finkatuko dira. Konpromiso hauez gain, udalek, haien artean Goizuetako udalak, beren gain hartu zuten Babes Zibilari loturiko zerbitzuen antolaketa eta mantendimendua. yy