Bergara-Eneakoa, balkoi ederrena

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 02:00

Etxe guztiak aztertu eta baloratu ondotik, epaimahaikideek Bergara-Enea etxea izendatu zuten, joan den larunbatean, 2019ko Udakolore Balkoi Lehiaketaren irabazle. Lehia estua izan zela nabarmendu dute, eta zoriondu dituzte Juantxo-Juli eta Antton-Gloria. Haiek eskuratu dute 150 euroko saria, herriko komertzioetan gastatzeko. Balkoi lehiaketarekin, eta herritarren partehartzeari esker, herriaren itxura hobetzen dela azpimarratu dute, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!