Tortilla lehiaketa, herri afaria eta sua, Karmen bezperako gauaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Duela bederatzi urte berres­ku­ratu zutenetik, ez du hutsik egin Karmen bezperako ospa­kizunak, Goizuetan; eta aur­ten ez da salbuespena izanen.

Gaur eginen dute, aurreko urteetako planarekin. Aurrena, tortilla lehiaketa antolatu du­te, eta parte hartu nahi dute­nek, arratsaldeko 20:00etarako entregatu beharko dituzte tor­tillak. Bi onenek izanen dute sari ederra, aurten.

Afaria norberak eramanda, baina edariak bertan

Eta ondoren, eginen dute herri afaria. 20:30etan jarri dute hitzordua, Plazan, eta nor­be­rak eramandakoarekin afal­du­ko dute. Normalean, koadri­lan edo taldean antolatzen dira, ba­koitzak zerbait eraman eta konpartitzeko. Baina edarie­kin ez dute kezkatu beharko. Hori­ek, Umo­re Ona elkar­te­ak eta Udalak jarriko dituzte: ardoa, freskagarriak zein sa­gardo ku­pela. Eta bai­ta kubier­to, ma­hai eta aulkiak ere.

Karmen bezperako sua, be­rriz, afaria hasi eta ordubetera piztuko dute, 21:30etan, Plazan bertan. Garai bateko ohiturari eutsiko diote beste behin, eta arbiaren zuztarrak erreko di­tuz­te. Orain dela 50 bat urtera arte, Goizuetako baserri eta etxe gehienen ata­rie­tan erre­tzen zituzten, ereiteko haziak kendu ondoren; eta zuz­ta­rre­kin batera, erretzen zuten urte hartan bertan bedeinkatutako erra­mu bat ere.

Herri afarian zein suaren gaine­an saltoka, giro onik ez da fal­tako behintzat, beste urte batez, Karmen bezperan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!