Herriari itxura ederragoa emateko asmoz, eta «goizuetarrek eta turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten», Udakolore Balkoi Lehiaketa antolatu du Goizuetako Udalak, bigarrenez. Gaur arte izan dute herritarrek, balkoiak eta leihoak apaintzeko aukera; eta gaur bertan, goizean, lehiaketako epaimahaikideak ibiliko dira herrian zehar, balkoi eta leihoak ikusten.
Baloratzeko garaian, kontutan hartuko dituzten etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa, eta elementu osagarriak.
Irabazlea, gaur bertan jakinaraziko dute, ?www.goizueta.eus? web orrian: 150 euroko saria jasoko du.
Gaur bertan jakinaraziko dute irabazlearen izena, Goizuetako Udalaren webgunean, www.goizueta.eus. Eta saria izanen du: 150 euro, herriko komertzioetan gastatzeko, hiru hilabeteko epean.
Datorren astelehenean, Karmen bezperako festa
Beste zita berezi bat ere badute Goizuetan, datorren astelehenean. Izan ere, Karmen bezperako festa eginen dute, aurreko urteotan bezala. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da, patata tortilla lehiaketarekin, eta ordu horretarako entregatu beharko dituzte, partehartzaileek. Saria izanen dute, bi onenek.
Herri afaria eginen dute ondoren, 20:30etan, norberak eramandakoarekin, eta Umore Ona elkarteak eta Udalak jarritako edari, kubierto, mahai eta aulkiekin, Plazan. Eta bukatzeko, sua eginen dute bertan, arbiaren zuztarrak erreta.