Zubimuxu aterpea, berriz ere martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 7a, 02:00

Zubimuxu aterpea berriz ere martxan jarri dute. Etapa berria hasten du Goizuetan kokatua dagoen aterpetxeak. XVI.mendeko eraikin zahar berritua da eta XIX.mendeko labaderoa beheko solairuan mantentzen dute. Udalak erosi zuen, orain 111 urte, eraikin hau bertan labaderoa egiteko eta auzolanean berreskuratu zen duela hamabi urte, 2007an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!