Alaitz Eskudero izanen da, Unai Mirandaren alkateorde

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Zehaztu du Goizuetako Uda­lak, zein izanen diren datozen lau urteetako sailak, eta zein ardura izanen dituen zinegotzi bakoitzak. Eta jakinarazi du, baita ere, noiz eginen dituen ohiko Plenoak: hileko azkeneko asteartean izanen dira, arra­tsaldeko 19:00etan hasita.

Guztira, sei sailetan banatuko dira Udalaren funtzioak. Hirigintza sailak, Unai Miran­da alkatea bera izanen du buru; Komunikazio eta Partehartze sailaren ardura, Alaitz Esku­de­rok izanen du; Imanol Legarre­ta izanen da Ingurumeneko zine­gotzia; Maialen Apezetxea, Gi­zar­te gaietakoa; Igaratza Ape­ze­txea izanen da Kultura zinegotzia; eta Ana Uitzik eta Iñaki Etxeberriak osatuko dute Gara­pen eta Turismoko saila.

Alkateordea ere izendatu zuten, ezohiko Plenoan; eta Alaitz Eskudero izanen da, Unai Mirandaren ordezkoa.

Kontuen batzordea ere osa­tu du Udalak, eta Miranda presi­dente dela, Imanol Legarreta eta Iñaki Etxe­berria ere izanen dira batzordekide.


Mankomunitatean eta beste erakundeetan, ordezkariak

Plenoan izendatu zituzten, era berean, Mankomunitatean eta beste erakundeetan izanen di­ren ordezkariak: UEMAN eta Na­farroako Iparraldeko Euska­ra Man­komunitatean, Esku­de­ro eta Igaratza Apezetxea; Ce­der­na-Garalurren, Etxeberria eta Uitzi; Aralar musika eskolan, Iga­ra­tza Apezetxea; Udal­bil­tzan, Miran­da; Oinarrizko Gizarte Zerbitzu­en Mankomunitatean, Maia­len Apezetxea eta Uitzi; eta Men­di­aldea Mankomunitatean, Mi­ran­da eta Etxeberria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!