Denboraldiari agurra, kantu artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Pasa den igandean, hilaren 9an, Umore Ona abesbatzak, denboraldiari amaiera eman zion, eta ez zen modu txiki batez izan. Kalez kale, abesten eta dantzan jardun zuten igande goiza. Den­boraldia ondo amaitzeko asmoz, kantatu ostean, bazkaria egin zuten Elkar­tean. Bertan, musika eta doinu ezberdinak joz, amaiera alaia eman zioten denboraldiari. Beste zita bat ere izanen dute Umore Ona abesbatzakoek; Hernanin izanen da San Joan jaien aurretik, hilaren 22an, gaur zortzi. 07:45etan, esnatuko dute Her­nani Ozenki abesbatzarekin batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!