Xapoak ez direnek zita, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

GAUR etorkinen eguna izanen dute Gozuetan, bigarren aldiz. Aurreko urtean, giro aparta  egon zen, bazkari baten bueltan elkartu ziren, lehenengo  aldiz, Goizuetan, etorkinen egu­na egin baitzuten. Hori dela eta, ohitura bilakatu nahi dute egun berezi hau, eta aurten bigarren saioari ekingo diote. 


Giro ezin hobea gaur, bigarrenez

Giro ezin hobea izango da egun osoan zehar, ziurtatu dutenez. Bazkari aurreko poteoarekin hasiko dute eguna. Ondoren, bazkaria dator, eta bertan norbere istorio eta anekdotak kontatuko ditu. Au­rreko urtean bezala, musikarik eta dantzarik ez da faltako. Goi­zu­etako kan­potarrek, argi utzi dute gozatzeko eta elkar gehiago ezagutzeko eguna dela.

Aur­tengo gonbitea ere, umore eta ironia puntu batekin luzatu nahi izan dute: «Nahiz eta korrontea kontra izan... babestuta gaude xapoen portuan!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!