Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Goizueta Ereñotzu

2019/06/08, larunbata

Ikasturtea agurtzeko, kontzertu ibiltaria bihar Umore Onak

Ozenki, Umore Ona, Kantuz eta Doinu Zaleko abeslari eta musikariak, Akarregi sagardotegian. Argazkia: Felix Loiarte.
Ozenki, Umore Ona, Kantuz eta Doinu Zaleko abeslari eta musikariak, Akarregi sagardotegian. Argazkia: Felix Loiarte.

Jaunartzeen ondoren abiatuko dira, Goizuetako plazatik, salda eta txistorrarekin hamaiketakoa egin ondoren. Gero, bazkaria.

Festa ederra ospatu zuten au­rreko larunbatean, Hernanin, Goizuetako Umore Ona abesba­tzak, Ereñotzuko Ozenki abesbatzak, eta Hernaniko Kantuz abesbatzak eta Doinu Zale akor­deoi orkestrak. Kontzertua es­kaini zuten Biteri kultur etxean, Ozenkiren 25garren urteurrena ospatzeko; eta ondoren, afaria egin zuten, giro ederrean, Akarregi sagardotegian.

Eta asteburu honetan ere, festarako prest dira Umore Ona abesbatzako kideak. Izan ere, ikasturteari bukaera emateko, kontzertu ibiltaria eskainiko dute bihar, Goizuetako kaleetan barrena.

Aurrena, elizan abestuko dute, jaunar­tzeak direla eta, goizeko 11:30etan. Eta ondoren, hasiera emanen diote kontzer­tu ibiltariari, herriko plazan. Kantuan abiatu aurretik, hala ere, hamaiketakoa eginen du­te: salda eta txistorra eskainiko dizkiete, plazara gerturatzen di­ren guztiei.

Eta kalez kale ibili eta gero, bazkaria eginen dute, arratsal­deko 15:00ak aldera, erreka haundiko arbolapean. Bertan ere, egun osoko osagaiak izanen dira protagonista: kantua eta umorea.