Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Goizueta

2019/06/08, larunbata

Artikutzako balio naturalaz, Elosegi

Hitzaldia eskainiko du gaur, 11:00etan udaletxeko ganbaran, Arturo Elosegik.

Artikutzako urtegia hustu du­ten honetan, ingurua ikertzen ari da Arturo Elosegi biologoa. Eta horren inguruan hitz egiteko, Goizuetan izanen da gaur. Hitzaldia eskainiko du, goizeko 11:00etan, udaletxeko ganbaran.

Irakasle katedraduna da Elosegi, Landareen Biologia eta Ekologia sailean, Euskal Herri­ko Unibertsitatean. Eta ibaien ekologian, nazioarteko aditua da. Gaiaren inguruan, hitzaldi­ak eskaini eta artikuluak idatzi ditu biologoak. Aipatu izan du, urtegiak «ezinbesteko azpiegiturak» direla gizarte modernoentzat, baina era berean, «ondo­rio garrantzitsuak» dauzkatela, gizartean eta ingurugiroan. 

Ho­rrela, berak dio, besteak beste, «lur emankorrak urpean» uzten dituztela, edota ibai za­ti osoak «ekosistema arti­fizial bi­lakatu, kontserbazio balio eska­sarekin eta espezie exotiko in­basoreen­tzako gune bihurtuz», Elosegiren esanetan.