Haur, guraso eta eskolak bat, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Goizueta, Arano, Areso, Ezkurra eta Leitzako haur, guraso eta irakasleek bat egin dezaten, XX. Topaketa eginen da Goizuetan, gaur zortzi. Egitarau zabala antolatu dute horretarako, goizeko 11:00ak eta arra­tsaldeko 18:00ak artean burutuko dutena. Musika, jokoak eta tailerrak, bazkaria, merienda... denetarik izanen da. Urtero bezala, berdintasuna, laguntasuna eta festa giroa izanen dira nagusi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!