Zerbitzuak hobetzeko kodea, baserriek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Helpbidea proiektua jarri du martxan Nafarroako Gober­nu­ak, «larrialdi eta arreta zerbi­tzu desberdinek Goizuetako ba­serri eta borda habitatuen in­gu­ruko datu-base bateratua iza­teko». Eta harekin bat egin du Goizuetako Udalak. 

Proiektua aurkezteko, Goi­zu­e­tan izan ziren Maria Jose Beaumont, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, eta Isa­bel Anaut, Babes Zibileko Zu­zendaria, maiatzaren 2an.

Baserriak identifikatzeko plaka indibidualak eta poste ho­rizontalak jarriko ditu Udalak.

«Errazago eta azkarrago» iristea, helburu

Helburua da, «larrialdi eta arreta zerbitzuak baserrietara errazago eta azkarrago iritsi ahal izatea». Horretarako, ba­serri bakoitzak kode bat izanen du: «Baserriaren NAN antzeko honekin, zerbitzu publi­koen datu baseak eguneratuak eta koordinatuak egonen dira eta larrialdietara 112ra deitzerakoan Helpbidea-kodigoa emanez gero, berehala inongo zalan­tzarik gabe argituko dute nondik deitzen den», azaldu dute.

Gainera, proiektua mar­txan jartzean diru-laguntzak atera zituen Gobernuak. Udala aurkeztu zen, eta diru horrekin, metro-baserria egiteaz gain, baserriak identifikatzeko plaka indibidualak eta poste ho­rizontalak jarriko ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!