Udalak, kultur taldeak eta euskara zerbitzuak udara arteko kultur agenda aurkeztu berri dute, eta aurreneko hitzordua ostiralerako, hilaren 17rako jarri dute. Asisko Urmenetak AztiHitza, Xahoren biografikoa komiki liburua aurkeztuko du, eta tailerra ere emanen du, marraztu, antzeztu eta kantatzeko.
Hurrengo ekintza ekainean izanen da:?Arturo Elosegi biologoak hitzaldia emanen du, Artikutzaren inguruan. Uztaila eta abuztuan beste bina ekintza antolatu dira.
KULTUR AGENDA
Maiatzak 17. Asisko Urmenetaren solasaldia, eta marrazkia, antzerkia eta Zuberoako kantua lantzeko tailerra, AztiHitza, Xahoren biografikoa komikian oinarrituta, 18:30etan ganbaran. Adin guztietako herritarrei zuzendua.
Ekainak 8. Arturo Elosegiren hitzaldia, helduentzat, 11:00etan ganbaran: Artikutzako balio naturalak.
Uztailak 12. Udako zinea, denentzat: Dantza. Plazan, 22:00etan.
Uztailak 26. Keu Agirretxearen kontzertu akustikoa, helduentzat, 22:30etan labaderoan.
Abuztuak 3. Buruarin tailerra, familian egiteko, 11:00etatik 13:00etara ganabaran. Izen-ematea Amaia kafetegian, uztailaren 28ra arte.
Abuztuak 8. Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa, denentzat, arratsaldean, plazatik aterata.