Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Goizueta

2019/05/11, larunbata

Umore onaren pizgarri onena, Txino auzoko dragoiaren sugarra

Dragoia dantzarazi zuten gaztetxoek, txupinazoaren ondoren.
Dragoia dantzarazi zuten gaztetxoek, txupinazoaren ondoren.

Bertsotan, musean, herri kirol desafioan edota bazkaritan elkartuta ospatu dituzte festak.

Giroa jartzen aurrenekoak Agin Laburu eta Iñaki Zelaia bertsolariak izan ziren, ostiralean. Horrekin zabaldu zen Txino auzoko festetako jai giroa. Mus txapelketa ere egin zen, eta Agustin eta Fermin Narbarte izan ziren txapeldunak; azpitxapeldunak, berriz, Eustakio Zubieta eta Martin Arratibel.

Txupinazoa Txino auzoko ostatuko langileek bota zuten, Eduardo eta Kalik, eta haien alaba Mariak. Bestalde, herritarren arteko herri kirol desa­ fioan umore ona eta laguntasuna izan ziren nagusi, larunbaten, eta bazkaritan 150 lagun inguru bildu ziren. Umore on horri eman zioten segida gero, Bixenterekin dantzaldian, eta gaueko ordu ttikietara arte luzatu ziren.