Hamarreko taldea aurkeztu du EH Bilduk, hauteskundeetarako

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 18a, 02:00

Orain aste batzuk jakinarazi zuen Goizuetako EH Bilduk, Unai Miranda izanen dela alkategaia, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan; eta aste honetan aurkeztu du, zerrenda osoa: Alaitz Eskudero, Imanol Legarreta, Maialen Apezetxea, Igaratza Apezetxea, Iñaki Salaberria eta Ana Uitzi dira zazpikotea osatuko dutenak, Mirandarekin batera; eta Igor Elizegi, Rosa Olaizola eta Juan Antonio Lekuona, ordezkoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!