«Euskera erakargarria da bisitarientzat, propio etortzen dira euskera entzuteko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Azterketa egin du Udalerri Eus­kaldunen Mankomu­nita­te­ak (UEMA), inkestaen bidez, ezagutzeko udalerri euskaldunetako turistek zein ikuspegi duten, euskeraren inguruan. Eta azterketaren emaitzak, au­rreko astean eman zituzten aditzera, Leitzako udaletxean, Miren Segu­rola UEMAko koordinatzaileak; Kristina Urrutiak, Leitza, Arano, Goizueta eta Are­soko Euskara Zerbitzuko or­dezkariak; eta Mikel Urdan­garinek, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzako kideak.

Bertan nabarmendu zuten, inkestak egin dituztela, turismoak gora egin duen hainbat udalerri euskaldunetan, eta «joe­ra argia» ikusi dutela: «bi­si­tari ia guztiek, eskertu egiten dute euskera ikustea edo en­tzutea; eta askok, propio hau­tatzen dute udalerri euskaldunetara etortzea, euskerarekin topo egiteko». Azaldu dute, bi­si­tarien laurden bat datorrela Euskal Herritik, beste laurden bat Kataluniatik, beste laurden bat Espainiatik, eta gainerakoak, oro har, Frantzia, Ale­ma­nia, Eskozia, Inglaterra, Gales eta Herberehetatik.

Urrutiak azaldu zuen, turismoaren inguruko kezka sumatu dutela Leitzaldean, azkeneko urteotan, bisitari asko iritsi direla eta, «euskerarekiko zein ikuspegi duten» jakin nahi zutelako: «eskuorriak prestatu genituen, euske­rari buruzko azalpenekin, bi­si­tariei erakusteko udalerri euskaldun batera zetozela. Orduan jakin genuen, antzeko gogoeta eta beharrak zeuzkatela UE­MA­­ko beste hainbat herrik».


«Gure udalerrietako postalik ederrena, euskera da»

Kezka horien aurrean, gaiari heldu zion UEMAk, eta lanean hasi zen, euskera nabarmendu eta babesteko turismo eskain­tzan: «ikusi genuen, harrotasunez erakutsi behar zela, eus­ke­ra dela udalerri euskaldunen izaeraren ezaugarri nabarmenena; gure postalik ederrena euskera dela, alegia», adierazi zuen Segurolak.

Hori horrela, azaldu zuen «sinetsita» zeudela, bisitariak eskertzen duela euskera ikusi eta entzutea, «turista asko jasotzen dituzten inguruetan ikusten den joeraren kontra. Sektore batzuetan, beuskera bigarren mailan uzten da, eta erderak nabarmendu». Beraz, «pertzepzioa zena datuetara ekartzeko», inkestak egin zi­tu­en Ahize hizkuntza aholkularitzak, UEMAk eskatuta: 727 inkesta, Zumaia, Bermeo eta Leitzako turismo bulegoetan, landetxeetan eta ostatuetan.

Emaitzak aztertuta, azaldu dute datuek «nabarmen» erakusten dutela, bisitariek es­kertu egiten dutela euskerarekin topo egitea. Urdanga­ri­nek nabarmendu zuen, %95ak ez du­ela inolako arazorik izan euskerarekin, %54ak atsegin du­tela euskerarekin duten ha­rremana, eta %85a ondo moldatu dela euskera hutsezko errotuluekin. «Ondorio nagusia da, euskera erakargarria dela bisitarientzat. Gehienek badakitu euskal hiztun asko dauden gune batera datozela, eta espero dute euskerarekin topo egitea. Asko, gainera, horretara etorri dira. %31rentzat izan da euskera, bertara etortzeko faktore bereizgarria», azaldu zuen Urdangarinek.


«Turismoan erabaki politiko ausartak behar ditugu, euskera nabarmentzeko»

Datuak ikusita, Segurolak na­barmendu zuen oraindik lan asko dagoela egiteko: «turismo sektorean, erabaki politiko ausartak behar ditugu, euskera nabarmentzeko; gaur egun egiten ari denaren kontrako norabidean, zehazki».

Horretarako, eta gaiak dau­kan «garrantzia eta estrategikotasuna» ikusita, udazkenean euskerari eta turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu UEMAk, «gaia sakonago aztertu, eta turismo sektoreari zein erakunde publikoei ikusarazteko euskera turismo eskaintzan nabarmentzeko beharra», aurreratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!