?Errementari? pelikula, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Bihar emanen diote bukaera, goizuetarrek, otsailetik apirilera bitarteko kultur agendari. Eta ondo bukatzeko, pelikula bat jarriko dute: Errementari. Arratsaldeko 18:00etan izanen da, udaletxeko ganbaran, 16 urtetik gorakoentzat.

Lehenengo Gerra Karlista­ren ondoren kokatzen da, fil­ma, gerra bukatu eta 10 urtera. Arabako herrixka batean, Dipu­tazioko komisario bat, Alfre­do (Ramon Agirre), gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek eramango dute basoaren sa­konean dagoen errementeria beldurgarri ba­te­ra. Bertan bizi da Patxi (Kandido Uranga), erre­mentari arrisku­tsu eta bakarti bat. Hari bu­ruzko istorio ilu­nak kontatzen dituzte inguruko herritarrek: lapurretak, hil­keta, demonioekin egindako tratuak... 

Egun batean, Usue (Uma Bracaglia) izeneko neskatxa ba­tek, lortuko du errementeria mis­teriotsuan sartzea, eta age­rian utziko du, Patxi Erre­mentariak ezkuta­tzen duen egia izugarria.

Paul Urkijok zuzendu du filma, eta 98 minutuko iraupena dauka. 2018an, Goya sa­ri­­etan nominatu zuten, efektu espezial onenen saria jasotzeko hautagaien artean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!