Kantari jarraitzeko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Kantu eta dantzarik ez dute falta izan, Inauterietan, goizue­tarrek; eta martxa ederrean ospatu zuten Kontuen Eguna ere, aurreko larunbatean.

Martxa berarekin jarraitzeko, eta kantu eta dantzei segida emateko, gaur bertan jarri dute kultur agendako beste zita bat. Karaokea antolatu du­te, haur eta gurasoentzat, udale­txeko ganbaran. Arratsal­de­ko 18:00etan izanen da.

Hurrengo ekintza, apirilaren 14an izanen da: Erremen­ta­ri pe­likula jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!