Gaur eginen du, Umore Ona Elkarteak, Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra. Elkartean izanen da, arratsaldeko 17:00etan hasita, aurreneko deialdian; edo bestela, ordu erdi beranduago, 17:30etan, bigarrenean.
Guztira, sei puntu landuko dituzte. Aurreko batzarreko akta onartu ondoren, 2018ko txostena eta balantzea aurkeztuko dute, eta baita 2019rako aurrekontua ere, onartu dadin. Gero, komisio berriaren hautaketa eginen dute; eta azkenik, bazkide berriak onartuko dituzte. Eskari eta galderei dagokiona da seigarren puntua.
Elkarteko bazkide guztiei luzatu diete gonbitea eta deia, batzarrera azaltzeko.