Batzarra bihar, Umore Onak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 15a, 01:00

Bazkideen urteko ohiko Batzar Orokorra deitu du Umore Ona elkarteak biharko. Lehendabiziko deialdia 17:00etarako egin da, eta bigarrena, 17:30etarako. Besteak beste, 2018ko memoria eta gastu eta diru-sarreren balantzea aurkeztuko dira, eta 2019ko aurrekontua onartzea bozkatuko da. Komisio berria eta bazkide berriak ere onartuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!