Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Goizueta Arano

2019/03/09, larunbata

Landa-eremuetako elikagai dendek laguntza, CEINetik

Elikagai-dendek jaso ahal izanen dute laguntza, negozioa eraldatu edo eraberritzeko. Martxoaren 15era arte egin daitezke eskaerak.

Nafarroako Gobernuko Merka­­taritza eta Turismo Zuzen­da­ritza Nagusiak berriro jarri du martxan CEINek kudeatu­ta­­ko Negozio-eredua. Landa-mer­kataritza programa. 

Ho­nen helburua da 2.500 biztanletik beherako herrietan dauden elikagai-dendei lagun­tza, aholkularitza eta presta­kun­tza zerbitzua ematea, ne­go­zioa eraldatu, eraberritu edo bilakatu nahi badute.

Eskaerak martxoaren 15era arte egin ahal izanen dira, egun hori barne.


Errentagarritasuna hobetzeko laguntza, gehienez, 7 dendari

Formazio eta aholkularitza pro­grama apirilaren 1ean ja­rriko da martxan, eta gehienez, 7 denda lagunduko dira. Helburu nagusia izango da den­den errentagarritasuna ho­betzea, eta, beraz, baita dendarien bizi-kalitatea ere.

Aukeratutako dendariek CEIN enpresa publikoko teknikarien laguntza izanen dute, norberari egokitua. Hasteko, negozioaren beraren azterketa eginen da, eta horren araberako formazioa emanen da. On­doren, proposatutako ekintzen aplikazioaren jarraipena eginen da.?Eta azkenean, emai­tzen balorazioa egiten da.

Formazio eta aholkularitza programa hau apirilaren 1ean jarriko da martxan, eta zazpi denda lagunduko dira.

Izenematea, formularioa beteta

Laguntza jaso nahi duten dendariek eskaera orria edo formularioa bete eta martxoaren 15a baino lehen, edo egun horretan bidali behar dute helbide elektroniko honetara: comerciorural@cein.es.

Programan parte hartuko duten dendak zein izanen diren aukeratzeko, kontuan hartuko da negozioaren jarduera zein den, zein tokitan kokatua dagoen eta interes turistikoa duen gunea ote den, edota enpresaren konpromisoa sendoa den, negozioaren eraldaketa lortzeko.

Informazio gehiago lortu edo dudak argitzeko, CEINera, Miren Sanzengana jo daiteke, 848 426 000 telefonoan, CEINen webgunean (www.cein.es) edo www.navarra.es webgunean.