Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Goizueta Arano
‘axpi’ ilustratzailearen murala

2019/01/12, larunbata

Herri anitza eta bizia, Axpiren muralean

Herriko plazaren ondoan, Ikastola eraikinean egin du Axpik, goizuetarren kolaborazioarekin, murala.
Herriko plazaren ondoan, Ikastola eraikinean egin du Axpik, goizuetarren kolaborazioarekin, murala.

Mankomunitatearen ekimenez, gazteekin murala margotu du Axpi ilustratzaile hernaniarrak Goizuetan, kalea argitzeko.

Andamioak baten bat beldurtuko bazuen ere, azkenean izan du herriko gazteen la­guntza Ainara Azpiazu, ‘Axpi’ ilus­tratzaile hernaniarrak, ‘Ikastola’ eraikinean murala margo­tzeko. «Gehienbat gurasoei eman zien beldurra, eta uler­tzekoa da», aipatu du.
Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko Gizarte Zerbitzuetako Berdintasun Sailak antolatutako ekintza izan da, Gabonetako oporrak aprobe­txatuta gazteekin hiru goiz margotzen eta ideiak biltzen pasatzeko. Hain zuzen, denen artean landutako ideia jaso da marrazkian.

«Koloretsua eta positiboa»
Murala osatzeko gaia irekia utzi zuen Axpik, herritarrek beren ekarpenak egin zitzaten, eta bildu zituzten hainbat ideia. Besteak beste, «lekua iluna» zela-eta, «zerbait argia, koloretsua eta positiboa» egiteko eskatu zuten, «aniztasuna», «bizikidetza» edota «tratu onekin» lotua.
Era berean, «mugimenduarekin» lotzeko eskaera ere egin zuten herritarrek, bertatik eskolara dijoan guraso asko, «batez ere ama» pasa­tzen delako.
Baina, bereziki, Goizuetak duen «anizatasuna» erakusteko proposamena egin zen. «Goizuetan etorkinak geroz eta gehiago dira, eta gehienbat, zaintza lanetan ibiltzen dira. Hauek ez dute aisialdia herrian pasatzen, normalean». Kontzeptuarekin lotuta, aniztasun funtzionala edota sexuala irudikatzea ere erabaki zen, guztiarekin, Goizuetan dagoen «dibertsitatearen aberastasuna» biltzearren.
Horma soila, «aldarrikapen baten bidez apaintzea» lortuta, pozik geratu da Udala ere.

Haritz, Uxue eta Itxasok lagundu diote Axpiri murala margotzen.