Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Goizueta
pediatra zerbitzua

2018/12/01, larunbata

Zerbitzua berrezartzeko lanean, herritarrak

Agerraldia egin zuten Goizueta eta Aranoko bizilagunek aurreko ostiralean. Argazkia: Felix Loiarte.
Agerraldia egin zuten Goizueta eta Aranoko bizilagunek aurreko ostiralean. Argazkia: Felix Loiarte.

Goizuetar eta aranoarrak Nafarroako Osasunbideak pediatria zerbitzua berriro ere eskaintzearen alde ari dira mobilizatzen.

Aurtengo otsailean kendu zu­en Nafarroako Gobernuaren Osa­­sunbideak pediatria zerbi­tzua Goizuetan, bertako herritar talde batek azaltzen duenaren arabera: «2018ko otsaila arte Leitzako osasun zentroan atxikituta zegoen pediatrak ematen zuen zerbitzua Leitzan, Lekunberrin eta Goizuetan. Data horretatik aurrera, zerbi­tzua kendu zuten eta larrialdietan Leitzara joateko agindu zieten, ordubeteko joan-etorria».

Dena den, diotenez, «maia­tzera arte, aurretik zegoen pe­diatrak, bere borondatez, zerbitzua ematen zuen». 

Eta orain, hori berrezartzeko bo­rrokan ari dira, Goizu­e­ta­ko eta Aranoko he­rritarrak, bai­ta Udala ere: «Alkatea zo­naldeko arduradunarekin bil­du da, sinadurak ere bildu di­ra, kontzentrazioak egin... Baina Goizuetan berdin jarraitzen dugu, zerbitzurik gabe», azaldu dute.
Hori horrela, Goizueta eta Ara­noko herritarrek, beren eskaerarekin jarraitzen dute, eta hala adierazi zuten aurreko ostiraleko agerraldian: «zonaldeko pediatriako postuak hiru herriak hartu behar dituela kontuan hartuta, Goizuetako eta Aranoko herritarrok pediatriaren zerbitzua herrian eska­tzen dugu».