Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Goizueta
Umore Ona abesbatza

2018/06/09, larunbata

Kalez kale kantari, herrian umore ona jarriz

Goizuetako kale, plaza eta tabernetan barrena ibili ziren kantari, Umore Ona abesbatzako kideak.
Goizuetako kale, plaza eta tabernetan barrena ibili ziren kantari, Umore Ona abesbatzako kideak.

Eguraldi onak argitu zituen Goizuetako kaleak, igande goizean; eta umorea eta giroa ere, ederra izan zen. Izan ere, kantuan atera ziren Umore Ona abesbatzako kideak, kalez kale eta tabernaz taberna, ikasturteari bukaera emateko. Kontzertu ibiltariaren ondoren, bazkari baten bueltan borobildu zuten eguna!