Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Goizueta
Umore Ona elkartea

2018/06/09, larunbata

Etorkinen Eguna, gaur zortzi

Bazkari herrikoia eginen dute Umore Onan; izenematea bihar arte, Amaia kafetegian.

Etorkinen Eguna antolatu du­te datorren larunbatean, Goi­zu­etan. Bazkari ba­ten bueltan elkartuko dira, Umo­re Ona elkartean; dantza saioak eta musika ere ez dira faltako!
Umore puntu batekin luzatu diete gonbitea, etorkin guztiei: «etorkina bazara, Goizue­ta­ko gizon edo emakume batekin ezkondu edota arrimaturik ba­zaude, eta hemendik alde egi­terik ez baduzu, zatoz elkartera bazkaltzera, eta talde te­ra­­pia egitera! Goizuetara hel­tze­ko, mu­ga eta zubi asko zeharkatu ditugu, baina behin­tzat ez du­gu zubi azpian bukatu!».
Horretarako, aurrez eman behar dute ize­na. Bihar da apun­tatzeko azkeneko eguna, Amaia kafetegian.